bidasoamedia bidasoamedia

Harri-Xabaleta Auzo Elkartea eratu dute Hendaian

herri mugim.

Hendaiako “Bas-Quartier” edo Harri-Xabaleta auzoko bizilagunek auzo elkartea sortu dute. Urtarrilaren 26an, ostegunarekin egingo dute aurkezpena, Beltzeniako Bakartxoko ostatuan, 18:00etan. Ostegunero egingo dute bilkura Bakartxokon, 18:30etan. Bestela ere, elkartearekin harremanetan jartzeko, harrixabaleta@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke.

Azken urte eta erdian, zenbait proiektu martxan jarri dituzte, 500 auzokideren sostenguarekin. Herriko Etxearekin negoziaketan, Pellot biribilgunea egokitu eta Beltzeniako sarreran abiadura moteltzearekin batera, espaloiak egungo irisgarritasun neurrietara egokitzea lortu dute. Guzti hori kontuan hartuta, ahalik eta jende gehien biltzea dute helburu. Beraz, bazkidetza sinbolikoa da, 5 euroren truke egin daiteke.