bidasoamedia bidasoamedia

Haur elbarriek Eskola Kirola egin ahal izango dute Irunen

eskubideak

Hitzarmena sinatu dute Irungo Udalak eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak. Haur elbarriek kirola egiteko izaten dituzten oztopoak ezabatzea da hitzarmenaren helburua. Eskola kirolean parte hartu ahal izango dute hemendik aurrera. Eskoletako ohiko kirol eskaintzan parte hartzeko izaten dituzten zailtasunak aztertu dituzte, eta eskaintza zehatza garatu dute haientzat.

Irungo Udalak proiektua aurrera eraman ahal izateko baliabideak eskainiko ditu: koordinatzaileak eta diru laguntzak. Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak, elbarrientzako eskola kirola eskaintza berezia garatuko du. Jarraipena egingo die, gainera, prestatzaileei, haurrei eta ekintzei beraiei. Haur elbarrien gurasoekin harremanetan egongo dira une oro.

Bi talde egingo dituztela iragarri dute. Batean, 8 eta 12 urte arteko haurrak egongo dira. Horientzat, kirol hastapeneko jarduerak prestatuko dituzte. Beste taldean, 13-16 urteko haurrak sartuko dituzte. Kirol egokituko modalitateetara sarrera egingo diete. Informazio gehiago jasotzeko, 943 46 25 14 telefono zenbakira dei daiteke, edo Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioaren web gunean sartu, bestela: http://www.gkef-fgda.org/index.php?&ididioma=2