bidasoamedia bidasoamedia

Haur parkeetako zakarrontziak bikoiztuko dituzte Irun eta Hondarribian

Hondarribiko eta Irungo 16 eta 54 haur parketan zakarrontziak aldatu ditu Txingudiko Zerbitzuak-ek. Orain arteko zakarrontzi bakarrak, hondakinak gaika sailkatzeko birengatik ordezkatu dituzte. Birziklapena sustatzeko helburua du aldaketak, haur eta familiak biltzen diren tokiak direla kontuan hartuta.

Lehen urratsa baino ez da, kaleko zakorrontzien ordezkatze prozesuan, eta luzarora begira, bi zakarrontzi horietatik, hondakin guztiak ahal bezain beste sailkatzeko zakarrontziak ezarri nahi lituzkete. Txingudiko Zerbitzuak-ek egindako 2017ko hiri hondakinen bilketaren balantzearen arabera, gai organikoa biltzeko edukiontziaren bilakaerak markatzen du birziklatze tasen igoera.

Joan den urtean 2.618 tona hondakin organiko jaso ziren, aurreko urtean baino %40 gehiago. Azken asteetan, aldiz, edukiontzi marroiaren estalkia edo tapa txartela bidez irekitzeko norantza egokitu dute.