bidasoamedia bidasoamedia

Haurrentzako harrera familien bila ari da Gipuzkoako Foru Aldundia

Gizarte gaiak

Benetako Besarkadak egitasmoa martxan jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Haren bitartez, babes beharrean dauden haurrentzako harrera familiak lortu nahi ditu erakundeak. Modu boluntario eta solidario batean, haur horiek etxean hartzeko prest dauden pertsonak erakarri nahi dituzte.

Irunen ere badago familia horien beharra, eta kanpainaren inguruko informazio saioa antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Abenduaren 2an izango da, ostiralarekin, 15:00etan Amaia Kultur Zentroan. Edonori zabaldutako saioa izango da. 943 11 25 22 telefono zenbakira dei dezake interesa duenak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuen arabera, lurraldean 360 haur eta nerabe bizi dira harrera familiekin. Hala ere, familia gehiago behar dira, beste 60 haur eta nerabe daudelako harrera egin eta babesa emango dien familia baten zain. Hori da Benetako Besarkadak egitasmoaren helburua.