bidasoamedia bidasoamedia

Hendaiak ez du bide egokia topatzen

kirola

HENDAIA 31-48 NIORT

HENDAIA: Bainçonau - Macicior, Azpeitia, Gaillardet, Henry – Jimenez, Alcade - Labéguerie, Bétachet, C. Pinon - Periat, Zubizarreta - Hiriart, Ezpeleta, Dallery. Aldaketak: Eceizabarrena, Moulay, Carricaburu, Destruhaut, Ortega.

NIORT: Saparrart - Contardi, Lutteau, Lamotte, Dimeck – Gatuingt, Digout - N’Diaye, Alvarez, Giraud - Vialex, Brazier - Kesteman, Morlay, Roth. Aldaketak: Guignouard, Tomascu, Le Meur, Fourie, Piaud, Fays, Bernard, Debaty.

Punturik lortu gabe jarraitzen du Hendaiak, Fédérale 1 liga gogorrean. Etxean, Ondarraitzen aritu zen igandean, eta ezin izan zuen Niort mendean hartu. Hasiera txar baten ondoren, hobera egin zuten xuriek atsedenaldiaren aurreko tartean. Baina bueltan, lau entsegu jaso zituzten zazpi minutuko epean. Momentu txar horrek, bertan behera utzi zituen bidasoarren aukera guztiak. Indartsu amaitu zuen Hendaiak partida, baina puntuek ihes egin zuten. Lan handia du Hendaiak aurretik. Eta hurrengo jardunaldian, erronka zaila izango du, Oloroen jokatuko baitu, multzoko liderraren etxean. Urriaren 15ean izango da lehia, 15:00etan.