bidasoamedia bidasoamedia

Hiriko ikastetxeetan hobekuntza-lanak egin dira udako oporrak aprobetxatuz

Hiriko lau ikastetxeetan hobekuntza-lanak egin dira udako oporrak aprobetxatuz. 450.447,1 euroko inbertsioa egin da Toki Alai Haur Eskola, Udal Haur Eskola, Dunboa eta Eguzkitza zentroetan egin diren lanetan.

Ikastetxeekin beroiekin hitzartutako obrak dira eta Hezkuntza departamenduarekin koordinatuta, eta uda garaian egiten dira eskolako martxa normala ez oztopatzearren.

Toki Alai Haur Eskolaren patioaren estalketak eraman du lanetara bideratutako aurrekontuaren parterik handiena: 180.787,65 euro. Eraikinaren hegoaldean eraikitako estalkiak 240 m² azalera estaltzen du. Bestetik, aurrekontuaren 100.000 euro erabili dira Udal Haur Eskolako zorua aldatu eta hezetasun arazoei aurre egiteko.

Dunboa ikastetxean, berriz, eraikina inguratzen duten hesiak berritu dituzte eta zentrorako sarbideetan hobekuntza-lanak egin dira. Hortaz gain, euri-urak jasotzeko kanalizazioan ere hobekuntzak egin dira, estalkiaren azpian uren pilaketa saihesteko. Guztira, 40.392,34 erabili dira Dunboa ikastetxeko lanetan.