bidasoamedia bidasoamedia

Hiru mila txori baino gehiago ikus daitezke Jostaldin

3.317 txori bildu dira aste honetan Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, Irungo Lagun Onak Ornitologia Elkarteak, Espainiako estatuko iparraldeko (FON) eta Gaztela eta Leongo (FEORCALE) federazioekin elkarlanean antolatu duen Fon Feorcale nazioarteko lehiaketan.

Asteazkenera arte txoriak jasotzen eta sailkatzen aritu dira antolatzaileak. Nazioarteko epaileak hurbildu dira orduan Jostaldira, hegaztien kolorea eta jarrera puntuatzeko. Asteburuan, ate irekietako jardunaldiak egingo dituzte. Ostiralean nahiz larunbatean, 10:00etatik 20:00etara, eta igandean 09:00etatik 12:00etara, txoriak ikusteko eta entzuteko aukera egongo da.