bidasoamedia bidasoamedia

Hirugarren aldiz irabazi du Olazabalek Aiako Harrian

kirola

Hirugarrenez irabazi du Alizia Olazabalek Erlaitz-Aiako Harria mendi meratoi erdia (2:19:44). Hasieratik ihes egin zuen, eta hiru minutu atera zizkion helmugan Maud Combareu urruƱarrari. 2015 eta 2016 urteetan ere irabazi du Olazabalek.

Gizonezkoetan, Ander IƱarra izan zen azkarrena (1:49:40), Hassan Ait Chaouren aurretik. Diferentzia estua izan zen gizonezkoetan, 38 segundo baino ez baitziren egon bien artean. Guztira, 240 korrikalarik amaitu zuten Erlaitz Mendi Elkarteko Mugalariek antolatzen duten proba.