bidasoamedia bidasoamedia

Historia generoaren ikuspegitik berrikusten ari dira Hondarribian

Emakumea

Mari Jose Noain arkeologo eta antropologoak hitzaldi zikloa prestatu du, Hondarribiko Emeki elkartean historiaren errepasoa egiteko, generoaren ikuspegitik. Duela bi aste Historiaurrea landu zuen Noainek eta aste honetan, Antzinateko Egipto izango da gaia.

Historiaren kontakizunean ezkutuan geratu diren emakumeak izango ditu aztergai, baita mitologia ere. Asteazkenean izango da, urtarrilaren 31n, Emekiren egoitzan (Molla etorbidea, 1), 18:00etatik 19:30era. Zikloa gaztelaniaz da, eta Hondarribiko Udalaren babesa du. Ez dago izena eman beharrik, baina komeni da denborarekin joatea, lekua hartzeko.