bidasoamedia bidasoamedia

Hitzaldia eskainiko du Urretabizkaiak Hondarribian

euskara

Arantxa Urretabizkaia idazleak hitzaldia eskaini du gaur Hondarribian, Blagan Euskara Elkarteak antolatuta, Bidean ikasia liburuaren inguruan. Denda kaleko Kultur Etxean izango da, 19:00etatik aurrera. “Gertakizunen kronika, fikzioa eta idazlearen gogoeta konbinatuz emakumeek Hondarribiko alardean parte hartzeko ekimen hark sortutako lurrikaraz hitz egiten digu”, adierazi dute antolatzaileek.

Hilean behin euskarazko hitzaldiak antolatu nahi ditu Blaganek. Hurrengo gonbidatua Rosa Arburua izango da, martxoaren 15ean. Euskal Herriko mugaz gaineko portuges pasa idazlana izango du hizpide, 2011n Jose Antonio Loidi Bizkarrondo beka irabazi arazi ziona. Errefuxiatuen kontrabandoa da liburuaren gaia; batez ere duela mende erdi inguruko kontuak lantzen ditu Arburuaren obrak, baina denbora tarte horretan ez du batere gaurkotasunik galdu.