bidasoamedia bidasoamedia

Hondarribiak bat egin du Euskaraldiarekin

Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimena antolatzen ari dira Euskal Herrian zehar, udazkenera begira. Helburua izango da 11 egunez euskaraz gehiago mintzatzea, azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Horretarako bi figura sortuko dira: ahobiziak, euskal hiztunak, eta belarriprestak, euskaraz gutxi jakin arren ulertzeko eta elkarrizketa bat ele bitan eramateko gai dena.

Hondarribian, Kike Amonarriz soziolinguistak hitzaldia emango du hilaren 25ean Itsas Etxean, 18:00etan. Bertan azalduko ditu Euskaraldia, 11 egun euskaraz iniziatibaren nondik norakoak: “Herritarren hizkuntza ohituretan eragiteko egitasmoa da, herritarrak euskarekiko aktibatuko dituena. Hondarribian 2016an egindako kale neurketan euskararen erabilera eskasa eman zen, %24. Denon esku dago datu hori hobetzea, ekin diezaiogun bada gaurtik aurrera”.