bidasoamedia bidasoamedia

Hondarribiko Sardara saritu dute bakailao pintxoen lehiaketan

Gastronomia

Gipuzkoako Bakailao Pintxoen II. Lehiaketa egin dute Irunen. Irabazlea Hondarribiko Sardara jatetxeko Martin Merinok egindako pintxoa izan da. Bigarren tokian Donostiako Zazpi jatetxea geratu da, eta hirugarren izan da Errenteriako Xera Gastroteka. Aipamen berezi bat ere egin dute. Donostiako Oquendo tabernak jaso du. Bestalde, garagardoarekin modu onenean bat egiten zuen pintxoaren saria Donostiako Aratzek lortu du.

Sardara jatetxeko ordezkariak txapela, oroigarria eta 500 euroko saria jaso ditu. Bacalao Saborealo elkartearen bidez, Bidasoko bakailao enpresek antolatu dute txapelketa. Irungo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Amstel garagardo etxearen eta Atalaia hotelaren babesa izan dute. 42 establezimendu izan dira parte hartzaileak, eta bi asteko epea izan dute epaimahaiko kideek pintxoak dastatzeko eta erabakiak hartzeko.