bidasoamedia bidasoamedia

Ia tona bat material bildu du Hondarribia-Katsikas boluntario taldeak

elkartasuna

97 kaxa bete ditu Hondarribia-Katsikas boluntario taldeak, hiru eguneko material biltze kanpaina azkarrean. Ia tona bat material, guztira: lotarako 100 zaku, 80 isolatzaile edo esterila, euritarako 700 kapa eta xira, 80 beroki, 500 aterki, 350 oinetako, mantak...

Urgentziazko deialdi horri herritarrek eman dioten erantzuna "hunkigarria" izan dela diote Hondarribia-Katsikaseko ordezkariek. Materialaz gainera, asko izan dira ekarpen ekonomikoak egitea erabaki duten herritarrak, Hondarribikoak eta kanpokoak. 3.500 euro inguru jaso dituzte, eta material gehiago erosteko erabili dute. Zehazki, 250 aterki, 100 xira eta belarriak hotzaz babesteko 1.000 belarri-beroki.