bidasoamedia bidasoamedia

Identifikatu gabeko abelgorriak erretiratzeko espedientea hasi dute Hondarribian

ekologia

Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondarribiko Udalari jakinarazi dio identifikatu gabeko behi-hazienda dagoela Jaizkibel mendian, udalaren lurretan. Animalia basatiak dira, eta arriskutsuak izan daitezke mendia erabili eta kudeatzeko, eta mendi ibilbideetan gozatzeko. “Behi handiak eta oldarkorrak dira”, onartu du Juan Luis Silanes zinegotziak: “Udalaren larreak dira, baina kudeaketa Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio”.

Gipuzkoako Mendien Foru Arauak abelgorrien identifikazio eta erregistro sistema bat ezartzen du. Hortaz, debekatuta dago mendian identifikatu eta kontrolatu gabe dagoen behi-hazienda egotea. Hori guztia kontutan izanik, Jaizkibel menditik dagokion identifikazio plakarik gabe eta udal baimenik gabe bazkan ari diren abelgorriak kentzeko espedientea hasi da.

Gipuzkoako Boletinean martxoaren 23an argitaratu ondoren, abandonatuta dauden abere horien jabeek 15 egunetako epea dute bere jabetzako abereak ken ditzaten, aurretik jabetza egiaztatuta. “Jabeek haien ardura bete ezean, behiak larreetatik atera beharko ditugu”, aitortu du Kalixa Silanesek.