bidasoamedia bidasoamedia

Ikastaroa eskainiko du AFAGIk Hondarribian

osasuna

Alzheimerra duten gaixoak zaintzen dituzten pertsonei zuzendutako ikastaroa eskainiko du AFAGI elkarteak Hondarribian. Hilaren 13tik aurrera izango da, Kultur Etxean. Eta hiru astean zehar, astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 19:00etara izango da. Hilaren 30ean, ostegunarekin izango da azken saioa. Dohainik bada ere, aldez aurretik izena eman beharra dago 943 31 73 24 deituz. www.afagi.eus web gunean jaso daitezke xehetasun gehiago.

Urte luzetan zehar laguntza psikologikoa eskaini izan die AFAGIk, senide baten zaintza lanetan diharduten pertsonei, bai eta babesa ere, Hondarribiko Kerizpen eta Irungo Ospitale Zaharrean ere. Oraingo honetan, zazpi eguneko ikastaroa eskainiko dute Kultur Etxean, zaintzen duten zaindariek euren burua zaintzen ikas dezaten. Ikastaroaren helburua baita, Alzheimer gaixoen zaintzaileek behar duten desgaste psikologiko eta fisikoari aurre egitea, eta haien lanari balioa ematea. Gehiegitan bakarrik sentitzen baitira senide gaixoaren gainbeheraren aurrean ez ezik, gaixoaren zaintza lanetan ere, gaur egun etxez etxeko laguntza zerbitzuak dauden arren.