bidasoamedia bidasoamedia

Ikastetxeetako aurrematrikulazio epea irekiko dute Irunen

hezkuntza

Irungo Udaleko Hezkuntza arloak jakinarazi du Haur Hezkuntzako eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako zentroetan aurrematrikulatzeko epea, urtarrilaren 25ean hasiko dela, astelehenarekin. Otsailaren 5ean itxiko dute epe hori. 2012 eta 2013an jaiotako umeen gurasoek egin beharko dute eskaera. Gainerakoek ez, etxe aldaketarik egon ez bada, edo zentroz aldatu nahi ez baldin badute, behintzat.

Izena emateko, 3 ikastetxe aukeratu behar dira, lehentasunaren arabera ordenatuta. Eskaera bakoitza aldagai batzuen arabera puntuatuko dute. Garrantzitsuena, ikaslearen etxearen kokapena izango da. Gurasoek zerrendako lehen zentroan bete dezakete eskaera-orria, edo www.hezkuntza.net eta www.zuzenean.euskadi.net web guneetan, bestela. Onartutakoen zerrendak ikastetxeetan bertan argitaratuko dituzte, otsailaren 16an, otsailaren 25ean, martxoaren 17an eta apirilaren 18an.

Ate irekitzeak eskoletan

Era berean, ikastetxe guztiek ate irekitze eguna antolatuko dute. Lehenengoa El Pilar ikastetxea izango da, urtarrilaren 23an, goizeko 11:00etan. Irungo La Sallek urtarrilaren 25ean, arratsaldeko 17:15etan. 26an, arratsaldeko 18:00retan, aldiz, Eguzkitza ikastetxeak egingo du ineteresa duten gurasoentzako bisita. Urtarrilaren 27an, San Vicente de Paul ikastetxeak, 16:45etan. Ordu berean, euskaraz Dunboa ikastetxean, eta gazteleraz 17:45etan. Urtarrilaren 28an, bestalde, hiru zentrotan egingo dute ate irekitze eguna, Belaskoenean 15:00etan, Elatzetan ikastetxean 17:00etan eta ordu berean, Leka Enea-Anaka zentroan, haurtzaindegi zerbitzua emango dutelarik.

Bukatzeko, Toki Alain otsailaren 2an egingo dituzte ate irekiak, 17:30etan. Azkena Txingudi Ikastola izango da, otsailaren 3an, arratsaldeko 17:00etan. Zentroa ezagutzeko aukera, eta hitzaldi informatiboa eskainiko dituzte.