bidasoamedia bidasoamedia

Indidxabak talde irundarrak lehen diskoa kaleratuko du

Indidxabak talde irundarrak bere lehenengo diskoa grabatu berri du. Lanari ‘Indidxabak’ izena jarri diote, eta zortzi kantaz osatu dute. Diskoa, Berako Atala estudioan grabatu dute, eta datozen egunotan kaleratuko dutela jakinarazi dute.

Hiriko lau emakumez osatutako rock taldea da Indidxabak. Abestiak, taldeko kideek definitu dituzten bezala, “erreflexiboak eta introsprektiboak” dira, bizipen pertsonal eta emozionaletan oinarritutakoak eta soinua melodikoa eta dentsoa dela esan daiteke.

Taldea zuzenean ikusi nahi dutenek, hilaren 30ean (ostirala) Irungo CBA liburutegian hitzordua dute. Gainera, abenduaren 1ean Psylocibenea aretoko oholtza gainera igoko dira, eta abenduaren 9an Durangoko Azokan izango dira (‘Musika zuzenean’ standean izango da diskoa eskuragarri).