bidasoamedia bidasoamedia

Inoiz baino bidaiari gehiago izan dituzte Irungo autobusek

Garraioa

1,6 milioi bidaiari izan dituzte Irungo autobusek 2016an. Iaz baino %2,86 gehiago. Bidaiari gehien Zaisa-Ospitalea lineak izan du: 1,1 milioi. Kateako lineak 363.000 bidaiari izan ditu, eta 84.800 Olaberriakoak. Gautxoriak berriz, behera egin du. Bidaiarien %2,6 galdu du, eta 4.000 izan ditu guztira. Landa eremuko zerbitzua urte osoan zehar egon da martxan, lehen aldiz. 5.103 bidaiari izan ditu guztira. Aldez aurretik eskatu beharra dago.

Cristina Laborda Mugikortasun arloko zinegotziak azpimarratu du hiriko markesina guztietan panel berriak jartzen ari direla. Ordutegien eta geltokien inguruko xehetasunak emango dituzte. “Hiriko garraio publikoa aukera erakargarria da Irunen, eta horren atzean dago Mugi txartela sartu izana, Topoa edo hiriarteko autobusa erabilterrazago egin baititu”, nabarmendu du, era berean, Cristina Labordak.