bidasoamedia bidasoamedia

“Instant 1ean” proiektuko tailerrak hartuko ditu Irungo Martindozeneak

hezkuntza

Hainbat herritako nerabeentzako zerbitzuetako hezitzaileekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak antolatzen duen programa da “Intsant1ean”. Oinarri pedagogikoa duen egitasmoa da, eta ikasturte honetan informazioko eta komunikazioko teknologietan nerabeek dituzten eskubide, betebehar eta jokabide egokien inguruko zalantzak jorratuko ditu programa honek.

Hezitzaileak hainbat tailer eta dinamika egiten dabiltza Gipuzkoa osoko gaztelekuetan. Batetik, ezagutza digitalekin lotura zuzena duten gaiak lantzen dituzte. Bestetik, gaiarekin lotutako balio hezitzaileak jorratzen dituzte: segurtasuna sarean, portaera egokiak, berdintasuna eta besteekiko errespetua.

Irunen ere tailerrak antolatuko dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Irungo Gazteria arloarekin elkarlanean antolatuta. Bertan, gazteek irudimena landuko dute, argazkien bitartez. “Nerabeen sorkuntza ahalmena, eta sare sozialen erabilera zuzena sustatu nahi ditugu" baieztatu du Josune Gomez Irungo Gazteriako ordezkariak.

Tailerrak gazteentzat eta helduentzat

Bi tailer eskainiko dituzte Martindozenea Gaztelekuan, bata gazteei zuzendutakoa eta bestea, gurasoentzakoa. Gurasoen tailerrean, Isntant1ean proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte: zer egin den orain arte eta zer lortu nahi den. Behin aurkezpena egin ondoren, gizarte-sareei eta nerabeei buruzko hitzaldia eskainiko diete.