bidasoamedia bidasoamedia

Iridoy kargugabetu du Santanok

politika

Jose Antonio Santano Irungo alkateak (PSE-EE) kargutik kendu du Xabier Iridoy Hirigintza ordezkaria (EAJ). Arrazoi nagusia, Korrokoitz inguruko Hirigintza proiektuaren kudeaketa: “Akordioak ikerketa eta txosten teknikoen arabera hartzen dira. Beste era batera jarduteak arazo larriak ekar ditzake, eta hori hiri honetan ez dut onartuko. Politiko baten hitzetan ez da onargarria entzutea txosten teknikoek akordio bat babestuko dutela, hain zuzen ere, nik iragarri ez dudan akordio bat. Hirigintza arloko gardentasunean oinarrizko printzipioa da hori”.

Alkateak onartu du EAJrekiko desadostasunen zerrenda zabalagoa dela: “Tamaina handiagoko edo txikiagoko beste kapitulu batzuk ere egon dira”. Nabarmendu du, esaterako, Iridoy saiatu zela aurrekontuak “bide paralelo batetik” negoziatzen. Orain, kolokan dagoena da udal gobernuan PSE-EE eta EAJren akordioa, eta ondorioz, udalaren gobernagarritasuna.