bidasoamedia bidasoamedia

Irun izango da Gipuzkoako Bakailao Pintxo Txapelketaren erdigune

Gastronomia

Bigarren aldiz antolatu dute Gipuzkoako Bakailao Pintxo Txapelketa. Bidasoko Bakailao Enpresen Elkarteak eta Bacalao Saborealo elkarteak babestu dute txpelketa. Irun izango da erdigunea, bertan egingo baitute sari banaketa.

Gipuzkoa osoko 42 taberna izango dira parte hartzaileak. Bakoitzak pintxo bana prestatu beharko du. Osagai nagusia bakailaoa izango da, baina beste osagai batzuez lagundu beharko dute. Alberto Santiago Bidasoko Bakailao Enpresen Elkarteko presidenteak baieztatu du joan den urtean maila handia eman zutela parte hartzaileek. “Guretzat garrantzitsua da jendeak bakailaoari eta bakailao enpresei buruz hitz egitea”, azpimarratu du Santiagok.

Apirilaren 18an hasi da lehiaketa. Pintxoak bi astez eduki beharko dituzte tabernetan, eta maiatzaren 2an egingo dute sari banaketa Irunen. Epaimahaiko kidea izango da Gaztelumendi-Antxon jatetxeko Felix Manso. “Oso kritikoa izango naiz”, aurreratu du. Pintxoen gehieneko prezioa ere adostu dute, eta hiru eurokoa izango da. Gehigarri baten truke, Amstel Oro garagardoa eskainiko dute pintxoarekin batera.