bidasoamedia bidasoamedia

Irunera iritsiko da Memoriaren Plaza

giza eskubideak

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatzen duen egitasmoa da Memoriaren Plaza. 2016an martxan jarri zutenetik 30.000 parte hartzaile eduki ditu hiri eta herri ezberdinetan. Urtarrilaren amaieran, Irunen izango da, Urdanibia plazan, hilaren 22tik 28ra. Euskal Herrian azken hamarkadetan gertatukoaren testigantzak jasotzeko helburua du ekimenak, memoria plural eta elkarbanatu bat sortzeko asmoz.

Hilaren 22an inauguratuko dute erakusketa, 18:00etan. Egitasmo nagusia 24an izango da, mahainguru berezia antolatu baitute. Bertan, terrorismoaren eta indarkeria jasan duten pertsonen testigantzak jasoko dituzte. Horretarako, GALek eraildako Juan Carlos Garcia Goenaren alaba (Maider Garcia), indarkeria polizialaren biktima izandako Alberto SoliƱoren alargun Maria Isabel Gonzalez, ETAk eraildako Julio Martinezen alaba (Maria Angeles Martinez) eta ETAren bonba batek zauritutako Alberto MuƱagorri gonbidatu dituzte.

Bestalde, testigantzak jasotzeko grabazio eremua, testigantzen bideoak ikusteko eremua, eztabaidatzeko eremua eta mezuak idazteko murala egongo dira Urdanibia plazan. Goizetan, hiriko ikastetxeetako haur eta gazteentzako jarduerak egingo dituzte.