bidasoamedia bidasoamedia

Irungo CAFeko langile ohi bat gaixotu du amiantoak

osasuna

Jose Felix Vazquez Irungo CAFeko langile ohiari lanerako ezintasun iraunkor absolutua eman dio Espainiako Gizarte Segurantzako Institutuak. Aitortu du, gainera, langile horrek duen gaixotasuna, amiantoarekin lan egiteagatik sortu dela.

Hari babesa adierazteko, bere lankide izandakoek elkartasun elkarretaratzea egin dute enpresaren atarian. Aurretik batzarra egin dute beharginek, Enpresa Batzordeak deituta, amiantoaren gaiaren gainean hitz egiteko.

Gaixo dagoen langileak auzibidera eraman du CAF, kalte ordaina eskatzeko. Izan ere, ESK sindikatuak azaldu du azaroko ebazpenaren ondoren enpresak “erantzukizunei muzin” egin diela. Aurretik CAF zigortua izan da amiantoarekin lan egindakoen harira.