bidasoamedia bidasoamedia

Irungo Gizarte Jantokiak ateak zabalduko ditu Eguberri Egunean

Gizarte gaiak

Bazkari berezia egingo dute abenduaren 25ean Irungo Gizarte Jantokian, egunerokoan bitartekoa erabiltzen duten pertsonentzat. Menu berezia prestatuko dute, eta 13:00etatik aurrera zabalduko dituzte ateak. Ez da plaza mugarik izango.

Bezperari dagokionez, eramateko menua eskainiko du Gizarte Jantokiak. Erabiltzaileek ontzi batean eraman ahal izango dute afaria etxera. Hotzaren aurkako protokoloaren baitan, etxerik ez dutenak ostalaritza establezimenduetan daude, eta horietan ere emango diete afaria. “Horren bereziak diren data hauetan, erabili ahal ditugun bitarteko guztiak aktibatzen ditugu”, baieztatu du Sergio Corchón Gizarte Ongizatea arloko ordezkariak.

Gizarte Jantokiari buruzko xehetasunak

2010eko uztailaz geroztik dago irekita Jantokia eta Gizarte Topagunea (dutxa, higiene pertsonala, garbitegi zerbitzua eta akonpainamendu gunea). Astelehenetik ostiralera, goizez, eta 2015eko hasieran egindako aldaketen ondorioz, arratsaldez ere irekita dago: 10:00 -14:30 eta 16:00 -19:00.

Gizarte Ongizateko departamentuaren bidez sartzen da Gizarte Jantokira, eta beharrezkoa da adinez nagusia izatea, Irunen erroldatuta egotea edo bizi izatea, Diru-sarrerak Bermatzekoaren zenbatekora iristen den sarrerarik ez jasotzea eta gizarte-bazterketa edo arrisku egoeran egotea.