bidasoamedia bidasoamedia

Irungo Martindozeneako aterpetxea eguneko zentro gisa zabalduko du ostegunean Gurutze Gorriak

Irungo Harrera Sareak joan den asteburuan migratzaileen premiazko beharrak asetzeko, erakunde publikoen utzikeria salatu eta gero iritsi da erabakia. Hortaz, printzipioz, goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara bitarteko eguneko zentro gisa baliatu ahal izango dutela bidean diren migranteek.

Argitzeko dago oraindik, zein baldintzetan. Hiru ala bost egunez erabiltzeko gehienezko epea aplikatuko ote zaien, Espainiako Estatuan 30 egun baino gehiago daramatzaten migranteek ere erabili ahalko ote duten eguneko zentroa, bai eta emakume eta umeekin zer gertatuko den ere. Harrera Sareka salatu duenez, joan den asteburua kalean eman baitute 5 emakume eta 3 adin-txikikok.

Bestalde, Eguneko Zentroaren zerbitzua gaur martxan jarriko bada, migranteak Irunera iritsi ahal nork informatuko dituen zehaztu nahi du Harrera Sareak. Galdera edo zalantza hauek guztiak argitzeko galdegingo die Harrera Sareka gaur oposizioko udal taldeei. Eta Udal Gobernuari ere luzatzen dio, aterabideak lehenbailehen eskaintzeko.

Atzo jakinarazi zieten, Martindozenea aterpetxea gau ta eguneko zentro gisa baliatu ahal izango dutela azaroaren lehenetik goiti. Eta gaur bertan, Asteburuan zehar, hotz eta euria ari zuela, egunez eta gauez 40 lagun inguru udaletxeko arkupeetan iragan dute, haien artean, 5 emakume eta 3 adin-txikiko. Eta duela bi aste emandako Erakundeen Arteko Mahaian hartu zituzten konpromisoak ez bete izana leporatu diete agintariei Harrera Saretik. Honen ondotik etorri da erantzuna.

Halere, egoeraren ideia baten egiteko, gaur gauez 13 migrantek Irungo EH Bilduren bilgunean, eta Podemosek Izaga kalean duen Gure Morada egoitzan lo egin dute, udaletxeko arkupeetan lo egiteko hotz handia ari zuelako.

Erakunde publikoen erantzun eskaxa onartezina dela nabarmendu du Irungo Harrera Sareak, Irun hirira datorren migranteen kopurua apaldu baino, emendatzen ari baita etengabe, Hendaiako mugan polizia frantsesaren kontrolak zorroztu eta beroan itzulketak ere emendatzen ari diren bitartean.