bidasoamedia bidasoamedia

Irungo parkeak biziberrituko ditu Girabirak

Aisia

Girabira egitasmoa egingo dute Irunen, hirugarren urtez, uztailetik urrira. Musika, tailerrak eta piknik saioak egongo dira Irungo parke ezberdinetan, Txikis del Bidasoa eta Ezmugak elkarteek antolatuta.Lau jardunaldi nagusi antolatu dituzte, uztailaren 29tik aurrera. 2015etik urtero errepikatu duten egitasmoak hiriko leku esanguratsu ezberdinetara eramango ditu haur eta familientzako ekitaldiak.

Lehenengo saioa, hilaren 29an izango da, Soroxartako parkean. Zirku saioa egingo dute bertan. Hurrengo jardunaldian, abuztuaren 18an, Alai Txoko parkean, zinea izango da protagonista.Irailaren 17a, Gain Gaineaneko parkean, antzerki eguna izango da. Azkenik, urrian, Mendibilgo parkeak Txikimusika formatuko amaiera emango diote aurtengo Girabirari.