bidasoamedia bidasoamedia

Irungo puntu beltzak identifikatuko dituzte

“Emakumeen Hiria” proiektua martxan jarri du Irungo Udaleko Gizarte Ongizatea arloak. 2011 urtean hasi ziren hiriko puntu beltzak identifikatzeko eta ezabatzeko lanean. Aurten, bestelako ekimenak aurrera eramango dituzte.

Urritik abendura gauzatuko dute proiektua, eta gaian adituak diren emakume arkitektoek osatzen duten Dunak enpresak parte hartuko du bertan. Puntu beltzen identifikazioan ari dira dagoeneko, baina gainera, prozesu parte hartzailea abiatuko dute, Irungo bizilagunen elkarteen eta talde feministen arteko elkarlanari bultzada emateko.

Interesa dutenek, bi modu edukiko dituzte parte hartzeko: presentziala eta internet bidezkoa. Presentzialari dagokionez, hiriko puntu ezberdinetan bilkurak egingo dituzte: hilaren 16 eta 24an Artia auzoko bizilagun elkartearen egoitzan, 18 eta 25ea, Argoiak elkartearen lokalean, eta 19 eta 26ean Katea auzoko elkartean.