bidasoamedia bidasoamedia

Irungo Talleres Yarza itxiko dute hilabete bukaeran

Lan mundua

Urtarrilaren amaieran ateak itxiko ditu Arretxe-Gainako Opel Yarza tailerrak. Jada Opel konzesionario izateari utzi zioten abenduan, eta autoen salmentarik ez da egiten, (kotxe berririk ez dago han), baina 35 urteko historia duen Yarza tailerrean normaltasun itxura duen lan jarduera daramate egunotan, eskualdeko Opel markako autoen konponketa eta mantenimenduetan.

Tailerreko 17 langileak kalera ateratzen ari dira aste honetan. Hilabete bukeran lanik gabe geratuko direla iragarri diete enpresako arduradunek, arazo ekonomikoak direla eta. IƱaki Artetxe ELA sindikatuko ordezkariaren arabera, ez dituzte kontuak auditatuak, eta langileak kaleratu eta kalteordainak kobratu ahal izateko FOGASARA jo beharko dutela esan diete.