bidasoamedia bidasoamedia

Irungo udaletxeko balkoian ez da ortzadarraren banderarik egongo

eskubideak

Gay, Lesbiana eta Transexualen Kolektiboak salatu du Irungo Udalak, azken 23 urteetan bezala, ekainaren 28an ez duela ortzadarraren bandera udaletxeko balkoian zintzilikatuko. Gay, Lesbiana eta Transexualen Nazioarteko Eguna da ekainaren 28a. Udaletxean jarri ordez, Ospitale Zaharrean zintzilikatuko dute.

Erabaki horren kontra hilaren 28an mobilizazioa deitu dute, Gay, Lesbiana, Transexual eta Transgeneroen Nazioarteko Egunean. San Juan plazan izango da, udaletxearen parean, 18:30ean. Gora askatasun sexuala! Hautsi mugak! leloa erabiliko dute mobilizazioari zentzua emateko. Jose Antonio Santano alkateari exijitu diote diskriminazioarekin amaitu eta bandera “dagokion” tokian jartzeko. Kolektiboko kideek gogorarazi dute, duela 23 urte eman ziotela aniztasun sexualaren bandera udalari. Hala ere, behin ere ez dute udaletxean jarri ekainaren 28aren harira.

Hondarribian jarriko dute

Hondarribian, aldiz, udaletxeko balokoian egongo da bandera. Gainera, udalbatzan aho batez onartu dute aniztasun eta identitate sexualen aldeko adierazpen bat. Joan den ostegunean EH Bilduk aurkeztutako Aniztasun eta Identidade Sexualen aldeko adierazpena onartu zuen Hondarribiko Udalak plenoan. Hilaren 28an, ortzadarraren bandera jarriko dute udaletxeko balkoian.