bidasoamedia bidasoamedia

Itxura txarra hartu du Real Unionek

kirola

REAL UNION 1-3 LEIOA

REAL UNION: Sequeira, Urkizu, Ekhi, Esnaola, Gayoso, Rodellar, Mikel Alonso, Capelete (Galán, 49'), Juan Domínguez, El Haddadi (Estrada, 61'), Orbegozo.

LEIOA: Iturrioz, Ferrone, Aitor Aspas, Córdoba, Alain, Undabarrena, Morcillo, Iriondo, Yurrebaso (Izaro, 82'), Leandro (Magdaleno, 68'), Óscar García (Nico Baleani, 65').

GOLAK: 1-0: Morcillo (1'); 0-2: Yurrebaso (7'); 1-2: Orbegozo (61'); 1-3: Baleani (70').

Azken sei neurketetatik bost galdu ditu Real Unionek. Azkena igandean etxean, Leioaren aurka. Zazpigarren minuturako, 0-2 irabazten ari ziren bizkaitarrak, neurketan askoz hobeto sartu eta gero. Kolpe bikoitzak min handia eragin zion talde txuribeltzari, ez baita batere eroso sentitzen markagailuan desabantaila duenean.

Atsedenaldiaren aurreko minutuetan hobera egin zuen Unionek, eta bigarren zatian jarraipena eman zion erreakzioari, Orbegozok 1-2koa egiteraino (61'). Leioak hamar minutu ere ez zituen behar izan, ordea, norgehiagoka erabakitzeko (1-3). Haserrea agerian utzi zuten Stadium Galeko zaleek, eta zenbaitek, Asier Santanaren dimisioa ere eskatu zuten. Azken emaitzen ondorioz, sailkapenaren behealdeko aurkariak gerturatuz doaz, pixkanaka.