bidasoamedia bidasoamedia

Jaitzubiko padura ezagutzeko aukera emango du Arma Plaza Fundazioak

Ingurumena

Hondarribiko Hiribilduaren inguruko paisaiari ere begiratuko dio Arma Plaza Fundazioak, “Ezagutu zure hiria” programaren bidez. Jaitzubiko padurari balioa emango dio aste honetan, saio bikoitzarekin. Urtarrilaren 12an, ostegunean, hitzaldia emango du Mikel Etxaniz naturalistak (gaztelaniaz). Larunbatean, bisita gidatua egingo du, euskaraz.

Osteguneko hitzaldia 19:00etan izango da, Arma Plaza kultur guneko bigarren solairuan. Larunbateko bisita Amuteko futbol zelaitik abiatuko da, 11:00etan. Aldez aurretik izena eman beharra dago, derrigorrez, 943 64 36 77 telefono zenbakira deituz, edo info@armaplaza.eus helbide elektronikora idatziz.

Txingudiko hezeguneetako ingurumen teknikaria da Etxaniz. Paisaiaren ikerketan aditua da, eta Jaitzubiko eremuaren bilakaera historikoa azalduko du. Paduraren ingurumen balioak zeintzuk diren azalduko du, eta etorkizuneko erronken berri emango du.