bidasoamedia bidasoamedia

Jokin Babaze izango da Ametsa abesbatzako presidente berria

kultura

Presidentea eta zuzendaritzako lan talde berria hautatu berri dituzte Ametsa abesbatza elkarteko bazkideek. Jokin Babaze, 30 urteko irundarra, eta 9 urte zituenetik elkartean aritutakoa izan da lehendakari berri gisa hautatua. Orain arte, Euskal Herriko Abesbatzen Federazioko idazkari nagusia zen, eta lan horretan jarraituko du.

Ametsa abesbatza elkartearen batzordean, bertako abeslariak diren hainbat kide izango ditu lankide, Emilio Aseguinolaza, Xabier Amunarriz, Ana Maria Zapirain, Roberto Blanco edota Marilen Mitxelena. Lan talde berriaren asmok dira kantarien trebaketa hobetzea eta Ametsa abesbatzaren gizarte proiekzioa indartzea, bere osotasunean.

Iragarri dutenez, euren asmoa da 2020. urterako Ametsa Gazteren urteurrenerako disko berezia plazaratzea, edota Gipuzkoan galdu egin den Eliz Abesbatza Lehiaketa Irunen finkatzea.