bidasoamedia bidasoamedia

Joyceren Dublindarrak eskainiko du Ados Teatroak Hondarribian

kultura

James Joyce irlandarraren The Dubliners lanaren euskal bertsioa prestatu du Ados Teatroa konpainiak. Igandean Hondarribiko Itsas Etxea auditorioan eskainiko du, 20:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude Arma Plazan eta Interneten (8 euroan sarrera orokorra, 5 euro 18 urtetik beherakoena).

Pasa den mendeko ingelesezko idazle onenetakoa da Joyce, eta Dubliners bere obra nagusietako bat da, ezagunena den Ulysses-ekin batera.Ipuin bilduma da Dubliners, idazlearen gaztaroko Dublinen girotuta. Bildumako azken ipuinak, The Dead (Hildakoak), hilek bizidunengan zer eragin duten lantzen du, eta batez ere ipuin hori da Dublindarrak obrak abiapuntu duena.

Dublinen, 1904 urteko Errege egunean gertatzen da. Adin eta sexu desberdineko maila ertain-altuko pertsonaia batzuk Morkan andereƱoek bere egoitzan urtero antolatzen duten afarira iritsi dira. Morkan andereƱoak musika irakasleak dira eta gau-jaiak kutsu musikazalea dauka. Giroa ezin hobea da. Kanpoan elurra ari du, baina barrualdean etxe-giro goxoa, janari atsegina, ohitura onak, lasaitasuna, anaitasuna eta umore ona arnasten dira.