bidasoamedia bidasoamedia

Juan Wollmer plaza eraberrituko dute urtarriletik aurrera

Irungo Udaleko Bide Publiko eta Obren ordezkari Cristina Labordak jakinarazi berri duenez, martxan da Juan Wollmer plaza berritzeko proiektua. Eusko Jaurlaritzaren baimena jasota, 2019. urte hasieran ekingo diete lanei.

Plaza berritzeaz gain, Palmera Montero inguruan zona berde gehiago jarriko dituztela diote udaletik, haurrentzako jokoak egin eta adinekoentzako zentro bat eraikitzeaz gain. Gainera, prozesu parte hartzaile bidez herritarrek helarazitako zenbait hobekuntza ere egingo dituzte.

Aparkalekuen gaiari dagokionean, joan den azaroan zonaldearen egungo egoeraren inguruko ikerketa aurkeztu zutela gogoratu dute, eta daotzen asteotan bizilagunen artean inkesta bat egingo dutela, euren iritzia jasotzeko. Obrak iraun bitartean, inguruko bizilagunei aparkaleku zerbitzua eskainiko diete. Informazio gehiago, helbide honetara idatziz edota 639 13 30 92 telefono zenbakiaren bidez jasoko dute herritarrek.

Proiektu guztirako, udalak 1.119.733,20 euro aurrekontua izango du, eta lanak 7 hilabeteko epean egitea aurreikusi dute.