bidasoamedia bidasoamedia

Kalakan-ekin ariko da Nayade, Junkalen

Kultur lankidetza adibide ederra igandean gozatzeko aukera egongo dena: Irungo Nayade abesbatzak eta Kalakan taldeak elkarrekin kontzertua emango dute Junkaleko elizan. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta doan da.

Lankidetza horren emaitza da euskal nagusiki folklorean oinarritutako kontzertua emango dutela Junkalen, batzuetan bi taldeek elkarrekin piezak interpretatuz, beste batzuetan bakarka. Nazioarteko doinuak ere izango dira. Emanaldi bakarra izango da, zaila izango da errepikatzea.

Gaur aurkeztu dute musika emanaldia, udaletxean. Bertan izan dira, Juncal Eizagirre Kultura ordezkariaz gain, Nayaderen zuzendari Andrew Keelan, eta Kalakan taldeko kide Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau.