bidasoamedia bidasoamedia

Kalera aterako dira emakumeak

Emakumeen greba izango da martxoaren 8an, lan munduan, zaintzan eta kontsumoan. Manifestazio bat abiatuko da San Juan plazan, 12:00etan. Arratsaldean, San Juan plazatik epaitegira katea egingo dute, 18:00etan. Erakundeekin inolako loturarik ez duten emakumeen talde batek antolatu ditu ekimenok.

Ekintza sinbolikoak egiteko eskatu diete emakumeei, besoko morea jantziaz edota balkoietan greba babesteko mantal aurrekoa zintzilikatuz. Gainera, egun horretan kontsumo guztia gelditzeko deialdia luzatu dute, bereziki “lan esplotazioa eta baliabideen ustiapena” sinbolizatzen duten enpresa eta saltokietan.

Denei zuzendutako aldarrikapen espazio aske eta siglarik gabea sortzea da helburua, beti ere emakume guztiok zapaltzen eta menperatzen dituen sistema ZIS-HETERO-PATRIARKALA iraultzearen beharra aldarrikatzeko. Emakumeei inposatutako gizarte eredu patriarkal honen ondorioak, anitzak dira. Lanean, harremanetan, etxean, ekonomian, azken batean bizitza profesionalean eta pertsona gisa garapen pertsonalerako eskubidean ere.