bidasoamedia bidasoamedia

Kalera irtengo da Emaus

Gizarte gaiak

“Emaus plaza” ekimena egingo dute urriaren lehenean Zabaltza plazan, Emausek eta Irungo Udalak antolatuta. Udalaren diru-laguntzarekin, altzariak zaharberritzeko tailerrak antolatu ditu Irungo Emausek udaran zehar, eta horietan egindako lana gizarteratuko dute, fundazioaren berri emateaz gainera.

89 heldu eta 8 haur aritu dira tailerretan. Antzinako altzariak, objektuak edo erabiltzen ez direnak berreskuratzeko kontzeptua zabaltzeaz gainera, ekimen horrek atal garrantzitsu bat du lan munduan sartzeko zailtasunak dituen pertsonei zuzenduta. Izan ere, tailerrak hasi aurretik, lan munduan sartzeko zailtasunak zituzten gazte batzuek gaiari buruzko prestakuntza jaso zuten, eta haietako bi saioak dinamizatzeaz arduratu ziren.

Zabaltzako jarduerak

Urriaren lehenean, 11:00etatik 20:00etara, hainbat erakustoki jarriko dituzte Zabaltza plazan. Alde batetik, udarako tailerrek emaitzak ikusi ahal izango dira. Baina jarduera kulturalak eta ludikoak ere egongo dira. Musika eta dantzak izango dira, baita haurrei zuzendutako tailer bat ere. Bestalde, bigarren eskuko artikuluen elkartasunezko salmenta guneak egongo dira.