bidasoamedia bidasoamedia

Kamera musika eskainiko dute igandeetan Amaian

kultura

Bost igandetan ganbera musika kontzertuak emango dituzte Amaia Kultur Zentroan. Irungo Udaleko Kultura arloak eta berriki hiriko Urrezko Domina jaso duen Ricardo Requejok antolatu dute egitaraua.

Bost emanaldi antolatu dituzte ekimenaren lehen ediziorako. Saio bakoitzeko musikariek ezaugarri nagusi bat dute: den-denek Irungo kontserbatorioan ikasketak egin dituzte. Hala, behin hirian hasierako musika eta instrumentu ikasketak eginda, nazioartean bidea egin duten artistak dira asko.

Bost kontzertu horiek Amaian izango dira, urtarriletik hasita hilabetero bat, eta beti igandetan. Emanaldien prezioa 4,30 eurokoa izango da.