bidasoamedia bidasoamedia

Kanoa lehiaketa antolatu dute Hondarribian

Uztailaren 7an ARROJA CHALLENGE lehiaketa jokatuko dute kanoan, Hondarribiko hondartzaren eta Jaizkibelgo kostaldeko Biosnar artean. Hau ez da Hawai… baina hobeagoa izan daiteke” lelopean, larunbatean arratsaldeko 16:00retan Hondarribiko hondartzatik abiatuko dira Biosnarrera joan-etorriko 15 kilometroko ibilbidea eginez.

Hondarribiko Amuitz Outrigger Kanoa Klubak 3 urte betetzen ditu uda hontan. Eta hasieratik haien helburua surfskia eta outrigger hawaiar kanoaren kirola sustatzea izanik, iada joan den martxoan topaketa bat antolatu zuten Hondarribian. Manex Martinez, Amuitz klubeko ordezkariak esplikatu du, Kanariar Irlak, Frantzia, Katalunya eta Kantauri itsasbazterreko 50 bat lagun bilduko direla lehian, Hondarribian aurreneko aldiz antolatzen den lehiaketa honetan.