bidasoamedia bidasoamedia

Kanpo komunikazioa hobetzeko ikastaroa eskainiko dute Irun Factoryn

komunikazioa

Enpresen kanpo komunikazioa hobetzeko jardunaldiak antolatu ditu Irungo Udalak Irun Factoryn. Urtarrilaren 28an eta 29an izango dira, 9:00etatik 14:00etara. Interneten eta sare sozialetan komunikazio estrategia egoki bat garatuta, enpresak zenbateraino hazi daitezkeen aztertuko dute. Enpresa txiki edo ertainei eta ekintzaileei zuzendutako jardunaldiak dira.

Bi eguneko egitaraua izango da, eta gaian adituak diren hiru lagunek parte hartuko dute. Tokiko enpresa baten esperientziaren berri ere izango dute parte hartzaileek. Urtarrilaren 28an, ostegunarekin, “Zure negozioak hitz egiten du eta adituak entzuten du” izenburua daraman gaia landuko dute. Bertan parte hartuko dute Marta Iraola DonosTIK 2.0 teknologian lan egiten duen enpresaren sortzaile eta kudeatzaileak eta Lorena Fernandez Deustuko Unibertsitateko Nortasun Digitaleko zuzendariak.

Urtarrilaren 29an, The Loaf Donostiako gozotegi eta okindegiaren adibidea ezagutuko dute. Komunikazio estrategia egoki bati esker, negozio mota birsortu du enpresa horrek. Informazio gehiago eskuratzeko, email bat bidali daiteke komunikazioa@irun.org helbidera. Bestela, 943 50 53 36 telefono zenbakira dei daiteke.