bidasoamedia bidasoamedia

Karabanen azoka egingo dute Ficoban

Garraioa

Caravaning, camper eta furgoneten azoka egingo dute Ficoban, ostiraletik igandera. Bidaiatzeko lau gurpileko etxebizitzen azoka da Caravantur. Ostiralean 16:00etatik 20:00etara zabalduko dute azoka. Larunbatean eta igandean, berriz, 10:00etatik 20:00etara. Sarrera eta aparkalekua doakoak izango dira. Azokara hurbiltzen direnen artean 600 euroko bono baten zozketa egingo da. Bono hori erosketak egiteko edo ibilgailuak alokatzeko erabili ahal izango da.

20 markatik gora izango dira, euren ibilgailu eta osagarriekin: Dreamer, Elios, Ford, Giottiline, Globecar, Itineo, Mclouis, Mcrent, Mercedes-Benz, Opel, Pla, Plasy, Rapido Autocaravanas, Renault Road Car, Soller Team, Sunlight edo Westfalia. Berriak eta erabiliak egongo dira, eta erosteko nahiz alokatzeko aukera egongo da. Kanperizatu daitezkeen furgonetak ere egongo dira, hau da, etxebizitza ibiltari izateko presta daitezkeenak, izan ere, joera hori indar handia hartzen ari da azken boladan.