bidasoamedia bidasoamedia

Kulturen arteko topagunea izango da Ikusmira

Irungo Udalak Ikusmira ekimena martxan jarri du, laugarren urtez. Urteko lehen sei hilabeteetan Irunen erroldatu diren atzerritarrei zuzendutako programa da, haien integrazioari bultzada emateko asmoz. Azaroaren 21era arte, asteazkenetan bilduko dira, 9:30etatik 11:30etara.

Alde batetik, bisita gidatuak egingo dituzte, Irungo Udalean, Biztanlearen Arreta Zerbitzuan, Gizarte Ongizate departamenduan, CBA Kultur Gunean, gazteen Informazio Bulegoan (Igazte), Euskara zerbitzuan, Gaztelekuan edota ludoteketan. Esperientzia migratzaileei buruzko tailerra ere egingo dute, eta Oiasso Museora, Irugurutzetako meategira eta Plaiaundira txangoak ere bai.

Antolatutako ekintzen %80an parte hartuko duten hiritarrek diploma bana jasoko dute. BAZ bulegoan edota 010 telefono zenbakian izena eman beharko dute interesa dutenek.