bidasoamedia bidasoamedia

Kutxabank-en pribatizazioari buruzko liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak Hondarribian

Ikerketa

Argitaratu duen azken liburuaren aurkezpena egingo du Ahoztar Zelaietak apirilaren 15ean Hondarribian. Kultur Etxeko 103 aretoan izango da, 19:00etan, EH Bildu udal taldeak antolatuta. Kutxabak-en pribatizazio prozesua aztertu du, "Kutxabank. El saqueo de Euskal Herria" liburuan.

Ikerketa kazetari eta idazle bilbotarra da Zelaieta. Egin egunkarian ikerketa taldeko kide izan zen, eta Egin itxi eta gero, Ardi Beltzan ibili zen. Argitalpen hura ere Baltasar Garzon epailearen aginduz klausuratu zuten, Egin bezalaxe. Ondoren Kalegorria aldizkarian lanean aritu zen Zelaieta. "Kutxabank. El saqueo de Euskal Herria" baino lehen, "Jóvenes burukides bizkainos" eta "La Casta Vasca" argitaratu ditu.

Kutxabanken aginte sismeta aztertu du Zelaietak liburuan. Desinbertsioen ibilbide-orriaren berri eman du. Bestalde, Mario Fernandezen dimisioaren inguruan eta Kutxabank sortzeko elkartu ziren aurrezki kutxetako (Kutxa, BBK eta Vital) arduradunen arteko liskarrei buruzko ikerketa ere egin du.