bidasoamedia bidasoamedia

Langabeentzako euskara ikastaroak eskainiko ditu Irungo Udal Euskaltegiak udaran

euskara

Lannahi langabeentzako euskara ikastaroak antolatu ditu Irungo Udal Euskaltegiak udarako. Doako ikastaroak izango dira, uztailaren 1etik abuztuaren 29ra arte. Irungo edo inguruko herritarrek parte hartu ahal izango dute.

Langabezian daudenei edota %50etik beherako lanaldia dutenei zuzenduta daude. Parte hartzeko, denek Lanbiden izena eman beharko dute. Ondoren, HAZ-SACen, edo 943 50 51 52 telefono zenbakiara deituz apuntatu beharko dute ikastaroetan.

Bi txanda antolatu dituzte: uztailaren 3tik abuztuaren 28ra 09:00etatik 13:15era, edota abuztuaren 1etik 29ra 09:00etatik 13:15etara. Izena eman bezain laster, euskara maila proba bat egin beharko dute parte hartzaileek, Irungo Udal Euskaltegian. Derrigorrezkoa izango da klaseen %85ean parte hartzea. Izan ere, ikastaroa amaitu ondoren, ikasleek ziurtagiri bana jasoko dute.