bidasoamedia bidasoamedia

Langon mendean hartu du Hendaiak

kirola

HENDAIA 27-10 LANGON

HENDAIA: Bainçonau – Etcheverry, Azpeitia, Gaillardet, Macicior – Chaudière, Alcalde – C. Pinon, V. Pinon, Sallenave – Vial, Zubizarreta – Sanchez, Azpiroz, Landrodie.

Aldaketak: Hiriart, Ezpeleta, Carricaburu, Dallery, Dominguez, Gil, Morin, Destruhaut.

LANGON: Mancebo – Balangué, Lacaze, Christophe, Guiraud – Dimitri, Blot – Thomas, Berthelemy, Julien – Lago, Elgujauri – Moretto, Garcia, Saadi.

Aldaketak: Chaouch, Devin, Conticello, Duluc, Pruvot, Baquet, Ferrary, Martineau.

Gozatzeko arratsaldea izan zen martxoaren 11koa Hendaiako Ondarraitzen. Fédérale 1eko errugbi taldeak sasoiko bigarren garaipena erdietsi zuen oraingoan, Langon aurkariaren kontra. Hendaiak hobera egin du jokoan, azken hilabeteetan, eta tarteka irabazteko gai dela erakutsi du. Igandean Langon baino gehiago izan zen, jokoaren arlo guztietan. Zaleen babesa eduki zuen gainera, eta garaipen pozgarria ospatu zuten denek. Sailkapeneko azken tokian dago Hendaia, baina udazkenean baino itxura hobea ematen ari da orain.