bidasoamedia bidasoamedia

Lanuzteei ekingo diete Hondarribiko Musika Eskolan

Lan mundua

Haien egoera salatzeko protesta egingo dute Hondarribiko Musika Eskolako langileek, asteartetik aurrera. Bi hilabete daramatzate soldata jaso gabe, eta musika ekolaren etorkizuna kolokan egon daiteke.

Joan den astean gurasoekin bildu ziren langileak, egoeraren berri emateko. Duela hilabete batzuk administrazio batzordea kanporatu zuten, ustezko irregulartasunak zirela medio. Irakasle talde batek hartu zuen kudeaketa, eta musika eskolak “zulo ekonomikoa” zuela ohartu zen.

Azken bi hilabetetan soldata jaso gabe geratu dira Hondarribiko Musika Eskolako langileak eta udalari laguntza eskatu diote. Asteartetik aurrera, ordubeteko geldialdiak egingo dituzte egunero. Lehena asteartean, maiatzaren 23an egingo dute, 19:00etatik 20:00etara.