bidasoamedia bidasoamedia

Lanuzteekin hasi dira Irungo Mecanoplastican

Lan mundua

Lan txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egin zituzten urtarrilaren 11n Irungo Mecanoplastica enpresan. 87 langile ditu enpresak, eta lan baldintzen negoziazioa aldarrikatzeko mobilizatzen hasi dira. Urtarrilaren 18an eta 25ean lanuzteak egingo dituzte berriro, negoziazioek eman dezaketenaren esperoan. Lau urtez soldatak izoztuta eduki dituzte.

Mecanoplastica enpresak automozio, informatika eta altzairugintza industriarako plastikozko piezak egiteko moldeak ekoizten ditu Araso industrigunean. Eta punta-puntako teknologia baliatzen duelarik, ekoizpenaren %60 Europako beste herrialdeetara esportatzen du. Lanik ez zaio falta, Infojobs web gunean zenbait lan ekaintza baititu iragarriak.