bidasoamedia bidasoamedia

Larrialdiei aurre egiteko ikastaroa eskainiko du DYAk

osasuna

Gipuzkoako DYA erakundeko Irakaskuntza Eskolak larrialdi egoeretarako ikastaroa antolatu du Hondarribian. Uztailaren lehenean izango da, erakundeak Hondarribian duen egoitzan (Soroetagain kalea, 6, behea).

Doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharra dago. Telefonoz, 943 46 46 22 zenbakira deituta. DYA-k azpimarratu du interesa duen orori irekia dela hitzaldia. Bide batez, dei egin diete irundar eta hondarribiarrei izena emateko: “Larrialdien aurrean zer egin eta zer ez egin jakin nahi dutenei”.

Bi orduz ariko dira ikastaroan, 16:00etatik 18:00etara. Larrialdi egoera ezberdinen aurrean zer egin aztertuko dute: “itolarriak, zauriak, erredurak, traumatismoak, bularreko minak, isurketak, garuneko tronbosiak, konbultsioak, konorte galerak, eta abar”.