bidasoamedia bidasoamedia

Larrialdietako ikastaroa eskainiko du DYAk Hondarribian

osasuna

Bihotz-biriken geldialdi batean jokatzen ikasteko tailerra eskainiko du DYA erakundeak larunbatean, Hondarribian. San Pedro kalean izango da, 16:00etatik 19:0etara. Bihotz Biriken Suspertzearen (BBS) eguna izan zen ekainaren 1ean, eta horren arira ari dira tailerrak burutzen, Gipuzkoako hainbat herritan.

Hondarribiar guztiei zabaldu diete deia: “BBS teknika oso erraza da, ikasteko 10 minutu soilik behar dira, nahiz eta aurretiko osasun formaziorik ez izan, eta edozein pertsonaren eskura dago, bere adina edozein dela ere”. Ikasteko erraza izan arren, garrantzia handiko teknika dela gaineratu du DYAk: “Bihotz-gelditze baten osteko lehen bost minututan jokatuz, pertsonaren biziraupena %70era igotzen da”.