bidasoamedia bidasoamedia

Lau aldiz biderkatu da Ficobaren inpaktu ekonomikoa

ekonomia

Erakustazokaren inpaktu ekonomiko eta soziala aztertu du LKS aholkularitza enpresak, Ficobako gerentziak eskatuta. Duela hamar urte egin zuten ikerketa, azken aldiz, eta aurten bildutako datuek agerian utzi dute Ficobaren garapena. LKSren datuen arabera, erakustazokaren inpaktu ekonomikoa zazpi aldiz biderkatu da, eta lau aldiz, sortutako enpleguen kopurua.

Atera duten ondorio nagusia da Ficobak 34 milioi euroko inpaktu ekonomikoa sortzen duela, zuzenekoa eta zeharkakoa kontuan hartuta. Horietatik 28 milioi, EAEn. Hots, Barne Produktu Gordinaren %0,02. Bestalde, LKSren arabera, 222 enplegu sortzen ditu Ficobak urtero, zeharkakoak kontuan hartuta, beti ere. Gainera, lau milioi eta erdiko zerga-bilketa eragiten du EAEn. Horiek horrela, 2007ko datuekin alderatuta, zazpi aldiz handiagoa da BPGaren gaineko inpaktuaren balioa, eta lau aldiz handiagoa, sortutako enpleguen kopurua.

Ficobako jardueren eta bisitarien kopuruei erreparatuta ere, agerikoa da erakustazokak hamar urteko epean izan duen bilakaera. 2006an 81 ekitaldi egon ziren Ficoban, eta 76.357 bisitari gerturatu ziren horietara. 2016an, 247 izan dira jarduerak, eta 138.670, bisitariak. Guztira, 2003an ateak zabaldu zituenetik, 1.450.000 bisitari jaso ditu Ficobak.